Douglas pinuaren egurrarekin egin dute zubia eta autoklabe tratamendua emn diote. Zubiak 16 tona eta erdi pisatzen ditu garabiaren baskularen arabera.
Pasabidea Belgikan fabrikatu dute eta Pasaiko portura asteartean iritsi zen. Handik, konboi berezi batean garraiatu zuten Azkoitiraino.
Behin zubia jarrita, egun batzuen buruan erabili eta zeharkatu ahalko dute herritarrek. Sarrera-irteerak egokitzea falta da. Apirilaren bigarren hamabostaldirako dena prest egotea aurreikusten da.