Juan Bautista Mendizabal antolakuntza taldeko kidea izan da bertan, beste herrietako ordezkariekin batera. Aste Santuak duen interes turistikoa eta erlijiosoa azpimarratu ditu eta baita Azkoitian hartzen duen ukitu herrikoia ere. 300 bat boluntariok hartzen dute parte ekimen ezberdinetan. “Azkoitiko Aste Santuaren liturgia beti nabarmendu izan da barneratze eta duintasun giro apartekoagatik. Zeremoniek balio sinbolikoa eta adierazkorra dute, batez ere ohitura polifoniko aberats batetik datozelako eta Pasioaren antzezpenaren inguruan sortutako ondare historikoaren oinordeko direlako”,dio Mendizabalek.
“Gure herrietako ondarea Gipuzkoa osoarena da eta aukera ona da herriak ezagutzeko. Batzuetan gertu dugun hura urrun sentitzen dugu”, gaineratu du Mendizabalek.
Aste Santuaren une gorena Ostiral Santu egunean izan ohi da. Bi prozesio ospatzen dira egun horretan. Arratsaldeko 18:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzarena, eta gaueko 21:30etik aurrera, Hilobirako Prozesio Santua. Intsentsu usaina, Chopinen hileta-martxaren doinuak, armatuen lantzen danbadak eta Aldalur konpositore azkoitiarraren “Agur” obraren musika jabetzen dira kaleez, herritarrek kandelak eramaten dituzten bitartean.
Mendizabalen hitzetan, Aste Santuan ateratzen diren pausoak XVI eta XX. mende artekoak dira eta bihar iluntzean, asteazkena, ikusgai egongo dira Parrokian. “Bestela, urte osoan gordeta izaten ditugu eta oraintxe dago ikusteko aukera”.
Aste Santua igande honetan hasiko da Erramu Bedeinkatzearekin eta Pazko bezperako Berpizkunde mezarekin amaituko da.
Aste Santua eta bisita gidatuak (jaitsi egitaraua (pdf)
Udalak urtero Aste Santuko ohiko egitarauaren osagarri, bisita gidatuak antolatzen ditu Azkoitiko ondare historiko, artistiko eta kulturala balioan jartzeko. Ondorengo proposamenak jasotzen ditu aurtengo egitarau bateratuak:
Apirilak 14. Erramu Igandea
11.00 Erramu Bedeikatzea Herriko Plazan, prozesioa eta meza nagusia.
Apirilak 18. Ostegun Santua
12.30 Parrokian bisita gidatua. Parrokia eta Aste Santuko irudiak.
17:00 Meza Santa Klarako elizan.
19.00 Parrokian Jesusen Afariaren Ospakizun Meza.
21.00 Otoitzaldia. Gau Gurtza
Apirilak 19. Ostiral Santua
09:00 Eliza irekiko da gogoeta eta bisitarako.
11.00 Gurutze bidea
12.30 Bisita gidatua Azkoitiko Gune Historikoan. Irteera parroquia aurretik.
16:00 Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna. Santa Klarako elizan.
17:00 Jesusten Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizun prozesioa.
21:30 Hilobirako Prozesio Santua.
Apirilak 20. Pazko bezpera
12:30 Intsausti Jauregian, bisita gidatua.
21:00 Pazko Gau Beila parokian. Berpizkunde meza.
Apirilak 21. Igande Santua
11.00 Pazko Meza Nagusia
12.30 Bisita gidatua “Inaziotar Azkoitia. Irteera Balda plazatik.
Informazio gehiago:
i-loiola@urolaturismo.eus – 943 15 18 78
kultu@azkoitia.eus – 943 85 71 70