Ohiko ibilbidea egingo dute taldeek. Balda plazatik irten eta Santa Klara eta Trino Uria (Pakea aldetik) zeharkatuko dituzte berriro Balda Plazara sartu aurretik. Balda plazan hiru pieza joko dituzte Herriko plazara abiatu aurretik. Plazan zazpi pieza joko dituzte eta ondoren, Umore Ona elkartean meriendatuko dute haurrek eta handik Gurea frontoira abiatuko dira danborradari amaiera emateko.
Jantziak bueltatzeko eskaera
Bestalde, jantziak Udaletxera bueltatu beharko dira umearen izena jarrita daraman zorro batean sartuta. Horretarako, astebeteko epea dago. Udaletxean Kultura sailaren parean kaxa bat jarriko da arropak uzteko.