Urtero legez, larunbat musikalak bueltan datoz maiatzarekin batera. Kontzertuak irekiak dira eta sarrera doakoa da. Halaber, Udalak autobus zerbitzua jarriko du joan-etorria egiteko. Kontzertu guztiak 18:30ean izango dira eta autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko autobus geralekutik.
Musika maitaleentzat bigarren hitzordua maiatzaren 11koa izango da. SUHAR taldea izango da Santa Kutz komentuan. Esteban Urzelaik zuzenduriko gizonen abesbatza taldea da etaparte hartzen dute Amaia Zipitria pianistak, Juan Ignacio Emme biolontxelistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak. “Soirée” izenburupean, gaua eta maitasunarekin loturiko Mendelssohn, Schubert eta Bruckner-en obrak hautatu dituzte.
Maiatzaren 18an, Haizea Muñoz sopranoa eta Paula Iragorri mezzosopranoa izango dira protagonistak Santa Kutzeko altarean. Bidelagun izango dute Borja Rubiños piano-jotzailea. Monteverdi, Häendel, Gluck edota Mozarten obrak interpretatuko dituzte.
Azken kontzertua OIASSO KAMERATA taldearen eskutik eskainiko da maiatzaren 25ean. Hari-orkestra honetako kide gehienak musikari profesionalak dirae eta askotan jo izan dute Euskadiko Sinfonikoa bezalako taldeekin.
Udaberriko Musikaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten ekimena da. JAITSI EGITARAU OSOA