Sonia Vazquez kultura zinegotziarekin batera, gaur Azkoitian izan da Mikel Laskurain aktorea antzezlana aurkezteko eta bidelagun izan du Martin Agirre, obraren itzultzailea. “Komedia da, jendeak barre egiteko pentsatua dago. Sorpresaz betea dago eta beraz, ezin dugu gehiegi kontatu bestela ez litzateke sorpresarik egongo”, esan du Laskurainek. Hala ere, sinopsia aurreratu du. “Ane Gabarain eta biok senar emazteak gara. Andrea, emaztea, aspertuta dago eta erabakitzen du gizona pozointzea. Eta horrela esaten dio: Pozoitu egin zaitut eta hil egingo zara. Andreak hil ondorengorako planak eginda ditu baina ez zaizkio ondo aterako”.
Ordu eta hamar minutu irauten ditu antzezlanak eta Martin Agirrek esan duen moduan, “bi aktoreen abileziak ikusten dira. Laskurain patinatzen eta Gabarain kantatzen”. “Bai –gaineratu du Laskurainek- kantatzen jarri dugu Gabarain eta hemeno kantuak abesten ditu. Xabier Saldiasen kantu bat ere bai“.
Begoña Bilbao da obraren zuzendaria eta egitea Emmanuel Robert-Espalieu dramaturgoa da.
Erdarazko bertsioa ere egina dute. “¿Cuándo fue la última vez?” izenburupean taularatu dute. “Proiektu bat dugunean, beti lehendabizi euskaraz ateratzen dugu eta ondoren gazteleraz. Jendeak eskatu egiten digulako”.