Psikologian doktorea eta Matia Fundazioko ikertzailea den Nerea Galdonak zuzenduko ditu saioak. Ikastaroa maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean, 12an eta 19an izango da, goizeko 10:30etik 12:00etara. Plaza Ondo Jubilatu Elkartearen egoitzan izango dira saioak (Kultur Etxean, Herriko plazan).
Ikastaroa doakoa da eta parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 943 08 00 80 telefonora deituta.
Aurtengoa emozioen inguruan Azkoitia Lagunkoiak antolatzen duen bigarren ikastaroa da. Iaz “Nola mantendu gure emozioak modu inteligentean” izenburupean beste ikastaro bat eskaini zen. Orduan emozioak, sinesmenak eta balioak ezagutzeko estrategiak landu ziren eta emozioek gure osasunean eta harremanetan duten eragina aztertu zen.