Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikari zikloa egiten ari diren ikasle eta irakasleek deituta bertaratu dira eragileak eta lan saio bat egin dute elkarren proiektuak hobeto ezagutu eta elkarlanari ateak zabaltzeko xedez. Finean, denek dute erronka eta helburu pertsona nagusien bizi-baldintzak hobetzea eta haiei laguntza ematea.
Gaur egun, lehenengo eta bigarren mailatako ikasleak batuta, 35 bat neska-mutil ari dira aipatu zikloa burutzen.
Saioa aitzakiatzat hartuta, ikasleek gosari osasungarria prestatu diete gonbidatuei.