Hamabost musikari bilduko dira eszenatokian eta lau instrumentu joko dituzte: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua. Kideetako bat, Mikel Urdangarin, Azkoitiko Bizkargi Musika Eskolako irakaslea da.
Kameratako kide gehienak musikari profesionalak dira eta askotan jo izan dute Euskadiko Sinfonikoarekin, Musikeneko Sinfonikoarekin, Frantziako Euskal Kostaldeko Orkestrarekin edota Nafarroako Sinfonikoarekin.
Taldearen xedea da kontzertuak eszenatoki tradizionaletan eskaintzeaz gain, aretoetan ohiko ez diren entzuleengana hurbiltzea.
Aurtengo Udaberriko Musikaldiari itxiera emango dion kontzertua ohiko orduan izango da, arratsaldeko 18:30ean.
Autobusa Julio Urkixo kaletik
Udalak autobus zerbitzua jarriko du aste honetan ere Santa Kutz komentutik joan-etorria egiteko. Autobusa kontzertua baino ordu erdi lehenago aterako da, alegia, 18:00etan Julio Urkixoko geralekutik.