Ludotekan minbiziaren gaia jorratzeko haurrek bideoak ikusi dituzte, panelak egin, eta baliabide ezberdinen bidez gaixotasunaren nondik norakoak ezagutu dituzte.
Minbiziari buruzko hitzaldia ostiralean, Aspanogiren eskutik
Ludotekan egiten ari diren lanaren osagarri, ostiralean, maiatzaren 31n, minbiziari buruzko hitzaldia eskainiko da Aspanogiren eskutik. Elkargunean izango da arratsaldeko 17:15ean.
Enea Zurea
“Badira urte batzuk ludotekan Enea Zurea proiektua martxan jarri zela. Duela bi urte Nepaleko TDHF elkartearekin aritu ginen elkarlanean eta iaz Marea Urdina egitasmoari eskutxo bat bota genion”, diote ludotekako arduradunek.