Udalak zonaldeko argiteria ere berritu du, bizilagunek hainbat lan burutu behar zituztela aprobetxatuz. Izan ere, garajeetara ura sartzen zitzaien eta hori saihesteko obrak egin dituzte. Plazan egin beharrekoa, ordea, espazio publikoa izateagatik, Udalari zegokion.
Halaber, ur arazoak ekiditeko, bertan lehen zeuden zuhaitzak atera eta beste toki batean sartu ditu Udalak. Otsailean hasi ziren obrak eta berriki amaitu dira.