Herritarren aldetik Udalak jasotako eskaera da Beidazar kaleak igoerako norantza mantentzea, hau da, Ibai Ondotik Ertzantzaren komisaldegirantz joan ahal izatea, alderantzizko norabidea izan beharrean. Udalak eskaera aztertzeko konpromisoa du.
Obrei dagokienez, Ertzaintzaren eraikina inguratzen duen espaloia guztiz berritu dira, Beidazar kaleko aldapatik hasi eta Nemesio Otaño kaleko eskaileretaraino. Ur saneamenduko azpiegiturak ere berritu dira euri urak eta ur fekalak banatuz.
Orain Zalduntxoen kaleko 4. zenbakiaren aurrekaldeko espaloia ari dira konpontzen. Lanen aurrekontua 182.428,99 eurokoa da.