Bisitan Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean eta kulturan izandako eragina jorratuko da, Frantziatik Ilustrazioa nola ekarri zuten azaltzearekin batera. Izan ere, Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatuta, Azkoitian izan zuen epizentroa mugimendu horrek eta Intsausti Jauregia izan zen lekuko. Bisitan etxearen txoko guztiak ikusteko aukera izango da XVIII. mendera jauzi eginez.
Informazio gehiago: i-loiola@urolaturismo.eus - 943 15 18 78