Azpimarratzekoa da Udalak herriko hainbat gunetan sare metalikoak jarrita dituela baranden azpikaldetik haizearen eraginez, ibaira plastikoak erortzea ekiditzeko. Hala ere, neurriak hartzen jarraitzea ezinbestekoa da eta sentsibilizazio kanpainak garrantzitsuak dira ibaiak garbi mantentzea denon ardura dela ohartzeko.
Horregatik, Udalak kanpaina zabaltzen lagundu nahi du, ekimenarekin bat eginez.