Guzti horregatik, Antonio Oteiza Fundazioak hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren 20tik 30era burutzeko. Oteiza bera Azkoitian izango da egun horietan.
Egitarauari hilaren 20an emango zaio hasiera. Antonio Oteizaren erakusketaren irekierarekin. Bertan izango da Antonio Oteiza bera. Erakusketa Etxe Beltzen izango da ikusgai ekainaren 30era arte. Bertan, besteak beste, Antonio abenturazalearen mapak, idatziak, liburuak eta argazkiak ikusi ahalko dira, eta bestetik, bere artelanak, esaterako, Catalina de Erausori dedikaturiko margolanak, eta bestelako eskulturak.
Erakusketa astelehenetik igandera bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbat eta igandetan goiz eta arratsalde egongo da zabalik. Goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, astegunean bezala, 18:00etatik 20:00etara.
Ekainaren 21ean eta 24an hitzaldiak izango dira. Lehenengoan Edorta Kortadi arte kritikoak Antonio Oteizaren figura jorratuko du eta 24an, Iñaki Azkune historialariak Catalina de Erauso izango du hizpide. Bi saioak Etxe Beltzen izanog dira arratsaldeko 19:00etan eta Juan Bautista Mendizabal arduratuko da moderatzaile lanetaz.
Ekainaren 22an, Antonio Oteiza Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ohorezko kide izendatuko dute eta egun berean, 20:00etan, “Esku Harriak, Oteizaren (h)aria” dantza eta musika ikuskizuna eskainiko du Balda plazan Mugmus Laborategia konpainiak.
Egitarauko azken ekintza ekainaren 30eko bisita gidatua izango da. Eguerdiko 12:00etan izango da “Azkoitia eta Oteizatarrak” bisita. Parte hartu nahi dutenek, irteera puntua Balda plazan dute.