Filmak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da eta beti bezala, laburmetraiak Andramaixetan, abuztuaren 15ean, proiektatuko dira Herriko plazan.
Andramaixetako IX. Laburmetrai Lehiaketako ondorengoak dira:
1.- Gaia: “BELDURRA”.
2.- Lanen iraupena: Gehienez 12koak izan beharko dute eta formatu digitalean eginda egon beharko dute: DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan. 12 minututik gorako lanak, lehiaketatik kanpo geratuko dira.
3.- Hizkuntza: euskara.
4.- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.
5.- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.
6.- Izen emateko epea ekainaren 17tik uztailaren 5era.
Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 7.
7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.
8.- Sariak:
-Lehenengo saria: 250 euro eta oroigarria.
-Ikuslearen saria: 150 euro eta oroigarria.
* Oharra: Lehenengo saria lortzen duenak, ezingo du ikuslearen saria jaso.
9.- Izen emate ondoren, lan asko aurkeztuz gero, parte hartzaileekin bilera bat antolatuko da ze neurri hartu erabakitzeko.
10.- 4 laburmetrai baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 125 euroko dieta izango dute.
11.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.
12.- Laburmetrai proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 22:30ean Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.