Arriaga antzokiaren produkzioa da eta zuzendaritza artistikoa Calixto Bieitorena da. Erik Nielsenen batutapean arituko da Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Ausrine Stundyte sopranoaz eta Christopher Robertson baritonoaz gain, Olats Saituak, Mikeldi Atxalandabasok eta beste hainbate hartuko dute parte.
Kontzertua ekainaren 29an, larunbata, 20:00etan izango da Kursaal Auditorioan. Interesatuek sarrera erosi beharko dute www.kursaal.eus webgunean eta ondoren autobuserako izena eman. Autobuserako izena emateko deitu 943 85 71 70 telefonora edo idatzi kultu@azkoitia.eus helbidera.
Kontzertuaren egunean, autobusa 18:30ean aterako da Eroski “Consum” aurreko geralekutik. Autobuserako izena emateko azken eguna ekainak 24 izango da eta gutxienez 15 laguneko taldea osatu beharko da.
Sarrerak prezio ezberdinetan eskura daitezke baina langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak 3 eurotan lortu ditzakete. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Azkoitia: 943 857170). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:
http:// www.kursaal.eus
- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Azkoitia: 943 857170 / kultu@azkoitia.eus
- Autobusa Azkoititik abiatuko da, eta Urola Erdiko lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Azkoitia: Eroski Consum aurreko geldigunean (18:30)
Azpeitia: Anbulategi aurreko geldigunean (18:45)
Zestoa: GI-631 errepideko geldigunean (19:00)