Antolatzaileen esanetan, Elgoibarko eta Madrilgo taldeek ere egin dute parte hartzeko saiakera eta nahi zuten etorri, baina denbora arazoak tarteko, ez dira Azkoitian izango.
Partiduak urteroko tokian jokatuko dira, Oteiza Frontoietan dagoen pilotaleku luzean. Eguraldi txarra egino balu, txapelketa hurrengo asteburura atzeratuko da, hau da, uztailaren13ra eta 14ra.
Pakistandarren komunitateak hartuko du parte txapelketan, Pakistanen gehien praktikatzen den kirola baita cricketa, belar-hockeyarekin batera. Ekimenak aukera ematen du hemen hain ezaguna ez den kirola ezagutzeko eta kirolaren bueltan, aniztasunean elkarbizitza sustatzeko.
Iazko irabazleak Angel Martin zinegotziarekin sari banaketan.