Bigarren ikastaroa, batukada, urriaren 21ean hasiko da Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo irakasleekin. Eta eskaintza osatzeko, aurten estrainekoz etxeko konponketen inguruko ikastaroa emango du Izaskun Gurrutxagak.
“Emakumeen ahalduntzean lagundu eta emakumeen partaidetza sustatzea ditugu helburu, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko emakumeen topagune bat sortuz. Ahalduntze prozesuak sendotzen jarraitu behar dugu”, dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.
Udalak diruz lagundutako ikastaroak dira eta 18 euroko prezioa dute. Langabe, ikasle eta pentsiodunentzat, berriz, prezioa 12 eurokoa da.
Izena eman daiteke 94385 71 74 telefonora deituta, berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita edota Herritarren Arreta Bulegoan.