“Lo mejor de Yllana” ikuskizunak konpainiaren ibilbideko esketxik hoberenak biltzen ditu eszenatokian. Zine mutuaren eraginez, Yllana taldeak keinu bidezko antzerkiaren aldeko apustua egin du hasieratik, keinuetan oinarrituz eta ez hitzetan.
Konpainia madrildarrak ia hiru hamarkada daramatza oholtza gainean eta sari garrantzitsuak jaso ditu, kritikaren aldeko iritzia izateaz gain. Eurek diotenez, “sormen handiko buru askoren ekarpenen batuketa da ikuskizun hau”. Erreferentea bihurtu da eta Baztartxora gerturatzen diren herritarrek barre behintzat egingo dute.
Ostiral honetan 21:30ean
Udalak antzerki emanaldiak arratsaldeko 19:30era pasa zituen arren, kasu honetan, eta konpainiaren agenda arrazoiak tarteko, ostiralean gaueko 21:30ean izango da emanaldia.
Sarrerak Baztartxoko leihatilan egongo dira salgai emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, zortzi eurotan.