Alize Mendizabal
Donostian jaio zen eta udalerri horretako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hasi zituen piano-ikasketak. Ondoren, Baionako Conservatoire Nationale de Région zentroan (Frantzia) ekin zien organo-ikasketei, Bernadette Carreau irakaslearen eskutik. Kontserbatorio horretan amaitu zituen ikasketak, Esteban Landart irakaslearekin, eta Urrezko Domina eta Hobekuntzaren Lehen Saria eskuratu zituen. Aldi berean, klabezineko goi-mailako ikasketak egin zituen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker, Tolosako (Frantzia) Musika eta Dantzako Goi Mailako Ikasketen Zentroan sartu zen (CESMD) hobekuntza-ikasketak egiteko, Michel Bouvard, Jan Willem Cansen, Louis Robillard eta Stéphane Bois irakasleekin. Ikasketok amaitzean, Lehen Saria eskuratu zuen. Organo-jotzaile gisa Espainian, Frantzian eta Japonian eman ditu kontzertuak, eta barrokotik XX. mendera arteko programak eskaini ditu. Halaber, hainbat jaialditan hartu du parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, “Toulouse les Orgues” Nazioarteko Jaialdian, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zikloan (Entzunareto Nazionala), “Orgue à St Jean de Luz” Organo Jaialdian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan (Azkoitia eta Bergara), Bizkaiko Foru Aldundiaren Organo Kontzertuen Zikloan, Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko Zikloan, Abengoa Fundazioaren Zikloan, Urteaga Zikloan, Musikasten... 2009tik, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikako Cavaillé-Coll organo handiaren titularra da.
Andra Mari abesbatza
José Luis Ansorenak 1966 sortua, bere sorkuntzaren urrezko ezteiak ospatu berri ditu. Ansorena bera izan zen koruaren zuzendari 1966tik 1994an jubilatu zen arte; orduan José Manuel Tifek hartu zion txanda eta bertako zuzendari izan zen 2015 arte, gaur egun Andoni Sierra da Andra Mari Abesbatzaren zuzendari artistikoa. Hainbat txapelketatan sariak irabazi ditu eta estatuko agertoki garrantzitsuenetan eman ditu emanaldiak. Europako hainbat herrialdetan eta Argentinan birak eskaini ditu. Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin, Buenos Aireseko Filarmonikarekin, XVIII. mendeko orkestrarekin,Cadaquéseko Orkestrarekin eta Akitaniako Bordeleko Nazionalarekin aritu da elkarlanean, eta zuzendari izan ditu Fr. Brüggen, E. García Asensio, O. Alonso, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, R. King, Ph. Pickett, J. López Cobos, C. Rizzi, A. Ros Marbá, J. Mena, V. Pablo Pérez, M. Honeck Ph. Herreweghe, Paul Goodwin edo Christian Zacharias beste askoren artean. Hemeretzi disko grabatu ditu, koru musikan genero guztiekin, operak eta zartzuelak barne, euskal musikan espezializatua badago ere. José Luis Ansorenaren eskutik 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia sortu zuen. 1974an, berriz, Eresbil - Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen.