Zein da prestakuntza honen helburua? Orokorrean sentsibilizazioa eta zehazki, eraikuntzako enpresei administrazio publikoarekin kontratatzeak dituen prozeduren berri eman, beraiek gai izan daitezen erabakitzeko, negozio aukera berri baten aurrean dauden.
Bestetik, aholkulari etxeei ere prozedura hauen berri eman, askotan beraiei dagokielako kudeatzea prozedura administratibo hauek, eta baita ere, eraikuntzako enpresekin duten harreman zuzenagatik, eta preskripzio lan bat egin dezaketalako enpresak animatzen, administrazio publikoarekin kontratatzera.
Prestakuntzak 4 orduko luzapena izango du eta bi zatitan banatuta egongo da:
• Sarrera. Kontzeptu administratiboak.
• Prozedura irekiko lizitazio bat aztertu eta osatuko da, bertaratuen duda eta zalantzak argituz.
Prestakuntza hau, Azpeitiko Udalak DeustoBiderekin duen hitzarmenaren baitan kokatzen da eta Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen elkarlanari esker, eskualdera zabalduko da prestakuntza.
Noiz: Abenduak 12, goizeko ordutegian: 9:30 – 13:30era.
Non: Azpeitia, Basazabal Jauregia.
Nork: Francisco Javier Vazquez Matilla. Kontratazio Publikoan aditua.
Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da:
Olatz Iriarte; formazioabasazabal@azpeitia.eus 943547983
Alazne Larrañaga; alarranaga@iraurgiberritzen.eus 688718777