20 urte pasa dira Gorka Larrañaga sortzaileak bere lana lehen aldiz aurkeztu zuenetik Azkoitiko Torrezuri aretoan. 20 urte geroago bere lana aurkeztuko du berriro, urte hauetako lanaren eta ikerketaren adibide batzuk erakutsiz. Erakusketak garai desberdinetako obrak uztartuko ditu proposamen bakar batean arkieta bisual dinamiko bat sortuz.
Gorka Larrañagak (Azkoitia, 1974) pintura, eskultura eta grafika uztartzen ditu irudiaren baliabide teknologikoekin. Hiriko paisaiaren “hots” txikiak bereganatzen ditu bere metodoak, keinu piktoriko berriak bihurtzeko eta bere kualitate espresiboak, formalak, kontenplatiboak eta ebokatiboak esploratzeko. Espainian, Mexikon, Txilen eta Ekuadorren egin ditu erakusketak. Hainbat sari eta errekonozimendu ditu Espainian, Mexikon, EEBBetan eta Euskal Herrian. Casa Galeriako zuzendari-sortzaile izan zen (2008-2018).
Honako erakunde hauekin kolaboratu du proiektu artistikoetan: Espainiako Enbaxada, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritza Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta FONCA.
Artista: GORKA LARRAÑAGA
Erakusketa: «Eskuaskotarikoa»
Tokia: Torre Zuri (Azkoitia)
Inaugurazio eguna: 2019ko abenduak 20
Ordua: 19:00etan.
Erakusketaren iraupena: Abenduaren 20tik, 2020ko urtarrilak 6ra
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 18:00 – 20:00
Ostiralak eta larunbatak: 12:00 – 14:00 + 18:00 – 20:00
Igandeak: 12:00 – 14:00
Informazio gehiago:
Katapulta web-orria: http://eu.katapulta.org/portfolio/6296/
Artistaren Instagram-orria: https://www.instagram.com/gorkalarranaga_/
Artistaren Facebook-orria: https://www.facebook.com/gorkalarranagairanixe