Ikastaroak larunbat goizetan emango dira Elkargunean hiru orduko saioetan. Otsailean robotikako ikastaroak eskainiko dira maila ezberdinetan. Martxoan, berriz, bideojokoen programazioa landuko da eta apirilean eta maiatzean, 3D inpresioa, elektronika e.a.
Otsaileko saioetarako izen-ematea urtarrilaren 30ean amaituko da. Hurrengo saioetarako, berriz, izen-emateak zabalik jarraituko du. Parte hartu nahi dutenek Elkarguneak eman beharko dute izena eta informazio zabalagoa ere bertan eskuragarri dago.
Ikastaroak burutu ahal izateko gutxienez sei laguneko taldea osatu beharko da.
Ikastaroen zati bat Udalak finantzatuko du.