Mendizabalek azoka aprobetxatu nahi du baita teknologiak turismoko sektorean eman dezakeena ikusteko, ideia berriak hartuz, esaterako, Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua balioan jartzeko edo turismoaren inguruko informazioa zabaltzeko beste bide batzuk nola ezarri aztertzeko. Izan ere, bada zer ikusi eta ikasi, 165 herrialdetako proposamenak ezagutzeko aukera baitago Fiturren.
Urola Erdiko ordezkaritzarentzat hitzordu nagusietako bat atzoko Euskadiko standaren inaugurazio ekitaldia izan zen erakundeetako ordezkari eta sektoreko enpresa eta profesionalen artean. Euskadik bere eskaintza turistikoa “jasangarria, anitza, modernoa eta plurala” dela azaldu du.
Eusko Jaurlaritzarekin batera, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ere euren apustu nagusiak partekatzeko aukera dute azokan. Gipuzkoako Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatu Imanol Lasak lurraldeko garapen turistikoa izan zuen hizpide eta eredu jasangarri eta kalitatezko baten aldeko mezua luzatu zuen. Mendizabalek Gipuzkoako eta Euskadiko ordezkariekin solasteko aukera izan zuen atzo eta baita Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa den Reyes Marotokin hitz batzuk trukatzeko tartea ere.
Urola Erdia eskualdeko ordezkaritza - Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko zinegotzia, Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko turismo koordinatzailea- Fitur-en Imanol Lasa foru diputatuarekin eta Harkaitz Millan Basquetour-eko zuzendariarekin.
Juan Bautista Mendizabal Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Reyes Marotokin eta Harkaitz Millan Basquetour-eko zuzendariarekin.
Juan Bautista Mendizabal erakundeetako ordezkariekin.