Juan Ramon Alberdirentzat aurtengoa ez da Bizenta Mogel saria jasotzen duen lehen aldia. Azkena, 2018an, hirugarren saria jaso zuen.
Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatzen dute. Aurtengoa XXXVIII. edizioa da.
Berriak
Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak irabazi du Bizenta Mogel ipuin lehiaketa
Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak baditu saridunak eta hiru irabazleak azkoitiarrak dira gainera. Lehenengo saria Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu du epaimahaiak erabakitakoaren arabera. Bigarren saria Miren Beneitez Sagarzazuk lortu du eta hirugarrena, Marta Alberdi Urteagak.
Guztira 27 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora eta hirurek otsailaren 14an jasoko dute saria, egun horretan izango baita sari banaketa ekitaldia udaletxean, arratsaldeko 19.00etan.