Gorostiagak bizitzarako balioak garatzearen garrantzia aldarrikatzen du. “Besteenganako enpatia, ezetz esateko ausardia, autoestimua… horrelako balioak landuz gero, gure bizitza pertsonala eta soziala hobeto joango zaigu”. Horregatik, bere irudiko hezkuntzan dago gakoa. “Balio aldaketa bat eman behar dugu txikitatik hasita. Estereotipoak hautsi. Inportanteena heziketa da”.
Berdintasun esparruan, dugunari eusteak ere kezka sortzen dio. “Ematen du lortu dugula eta legez bai, asko lortu dugu, baina ikusten da gero hori gizartean? Pauso handiak eman ditugu baina oraindik kezka nagusia da lortu duguna ez galtzea”.
Udalak berriki onartu du Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Udal Plana eta berdintasuna eta prebentzioa izango dira Gorostiagaren lan esparruak udaletxean.
Berriak
Begoña Gorostiaga, Berdintasun eta Prebentzio teknikaria: “Bizitzarako balioak garatu behar ditugu berdintasunean eta beste alorretan aurrera egin ahal izateko”
Galdakaotarra jaiotzez, Bilbon bizi da gaur egun Begoña Gorostiaga. Bera da udaleko Berdintasun eta Prebentzio teknikari berria. Gabonetako oporren ondoren ekin dio bere egitekoari, printzipioz lanaldi erdiz. Pedagogoa da ikasketaz eta gizarte-bazterkeriaren inguruan egin du orain arte lan, bereziki, emakume etorkinekin eta esklusio arriskuan zeuden umeekin. Bilboko San Frantzisko eta Otxarkoaga auzoa ondo baino hobeto ezagutzen ditu.