Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera
Azkoitia Lagunkoiak egun berean deitu du bere hileroko bilera. Datorren asteartean, martxoaren 3an izango da bilera. Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan, justu testamentuen inguruko hitzaldiaren aurretik.
Berriak
Testamentuei buruzko hitzaldia antolatu du Azkoitia Lagunkoiak
Azkoitia Lagunkoiak antolaturiko hitzaldi sortaren baitan, oraingoan Udalarekin elkarlanean, testamentuei buruzko saioa antolatu du. “Testamentuari buruz jakin beharrekoa” izenburupean, Javier Lázaro Eusa notarioak emango du hitzaldia.
Saioa datorren asteartean, martxoaren 3an izango da, 18:30ean Elkargunean (Oteiza aretoan). Sarrera irekia eta doakoa da.