Udalak bonuak sektoreka banatzeko erabakia hartu zuen Herrixen Merkatari Elkartearekin adostuta zeren aurreko kanpainan bonuen gehiengoa elikagaien saltokietan erabili ziren. Oraingoan sektore bakar batean kontzentratu beharrean kontsumoa, zabaldu egin nahi izan da.
Falta diren bonuak internetez saltzen jarraituko dute. www.azkoitia.eus edo www.dendago.com/azkoitia -en sartuta eros daitezke. Bakoitzak gehienez bi eskuratu ahalko ditu.
Bonuak erabiltzeko epea ekainaren 30 artekoa da. “Ez dugu data gehiegi luzatu nahi izan, komertzioak orain behar duelako laguntza. Noski, gero ere beharko du, baina orain bultzada bat ematea garrantzitsua da”. Udalak asmoa du udazkenean beste antzeko kanpaina abiatzea.
Berriak
Komertzio txikiari laguntzeko herritarrak bonuak erostera animatu nahi ditu Udalak
Atzo jarri zituen Udalak merkataritza txikiari laguntzeko erosketa bonuak salgai. 1000 bonutatik 724 saldu ziren. 405 internet bidez eta 319 Kontzejupean egindako salmentan. Udalak herritarrak animatu nahi ditu falta diren erosketa bonuak eskuratzera merkataritza berpizten laguntzeko, Covid-19ak eragindako krisia eta gero.
Ana Azkoitia Ogasun zinegotziaren hitzetan, aurten erabaki da “bonuak sektore ezberdinetan erabilgarria izan behar duela, kanpaina honen helburua delako kontsumoa establezimendu mota guztietara zabaltzea ahalik eta bidezkoena izan dadin. Hori, askok eragozpen modura ikusten dute, ez dutelako sektore guztietan berdin kontsumitzen, baina ohartu behar dugu bonu kanpaina hau establezimenduei laguntzeko dela eta helburu hori betetzeko, erosle bakoitzak 20 euroko gehigarria jasoko du”.