Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euroko diru-laguntza jasoko du eta Caritasek 12.425 eurokoa.
Berriak
Udalak hitzarmenak berritu ditu Caritas eta Odol Emaileen Elkartearekin ere
Berriki Plaza Ondo Elkartearekin egin bezala, Udalak Caritas eta Odol Emaileen Elkartearekin ere urteroko hitzarmena berritu du, gizarte arloan hain beharrezkoa den lana egiten jarraitu ahal izateko. Herrian eta herrirako elkarte horietako bolondresek egiten duten ekarpena benetan aintzat hartzekoa eta eskertzekoa da. Helburua da guztion ongizatea sustatzea, ahulenei laguntzea eta bizimodu duina lortzen laguntzea.