Berriak
Azkoitia Lagunkoiaren lan bilerak eta Kirol Orientazio Zerbitzua irailean hasiko dira berriro
Azkoitia Lagunkoiaren lan bilerak irailean hasiko dira berriro udako oporraldiaren ostean eta gauza bera gertatuko da Mugiment Kirol Orientazio Zerbitzuarekin. Bi egitasmoak eten egin dira eta uda ondoren berreskuratuko dira.
Proiektu biak pertsona guztien bizi kalitatea hobetzera bideratuta daude, baina bereziki pertsona nagusiena. Azkoitia Lagunkoiak hainbat esparru lantzen ditu, besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. Kirol Orientazio Zerbitzuaren helburua, berriz, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea da jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatuz.