Gazteria saila, Udalarekin bat, aspalditik ari da teknologiarekin lotutako gaiak lantzen, gaztetxoei gaitasun berriak lantzeko aukerak eskainiz, hala nola, sormena edota talde lanean aritzeko gaitasuna.
Hamar neska mutilek hasi dute gaur Udaleko Gazteria sailak antolatutako robotika ikastaroa. Eginez eta gozatuz, gaztetxoak teknologiara hurbiltzea eta zaletasuna sortzea dira egitasmoaren helburu nagusiak. Ostiralera bitartean 9.30etik 13:30era izango dituzte saioak eta azken egunean gurasoak gonbidatuko dira astean zehar euren seme-alabek egindako lanak ikus ditzaten.