Baliabide berri hau ezagutarazteko xedez, Iraurgi Berritzenen eskutik, hiru udaletako alkateak bildu dira. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak eta Iraurgi Berritzenen presidentearen esanetan, “jakin behar dugu gure ingurunea balioan jartzen, ditugun altxorrak aisialdirako eta turismorako baliabide bilakatzen eta altxor horiek barruan eta kanpoan ezagutzera ematen. Jokoa ematen du gure inguruak”.
Seinaleztapen integrala
Seinaleztapen integrala landu da. Panel informatiboak jarri dira hasieran eta ibilbidean zehar norabide geziak denbora eta distantziak zehaztuz, eta marka hori eta zuriak jarriz ibilbidea jarraitu ahal izateko.
Distantzi eta kartografiari buruzko datuentzat mapa teknikoa landu da.
Izarraizko informazio osatua (igoerak, ibilbideak, zerbitzuak e.a.) mapa turistikoa jaso da.
Udalerrien proiektu partekatua, eskualdeko ikuspegia
Ingurunea, aisialdia eta turismoa bezalako alorrak ikutzen dituen Eskualde ikuspegiko proiektua izaki, Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloaren trestuinguruan garatu da erakunde honek hiru udalerrien proiektu partekatuak kudeatzeko ardura duen heinean.
Segmentu desberdinetara bideratutako eskaintza turistikoa garatzearen estrategian kokatzen da ekimen hau, konkretuki eta kasu honetan natur turismoari dagokiona.
Herritarren erabilera eta gozamenerako lehenbizi, eta naturguneetan eta aire librean jarduerak egiteko zale diren ororen erabilerarako ondoren sortu dugu baliabide hau. Helburua beraz bikoitza da, herritarrei beren aisialdirako beste aukera bat eskaintzea eta era berean turismoa erakartzea.
Turismo jasangarria
Turismo jasangarriaren irizpide nagusiak kontutan hartuta garatu da proiektua bere osotasunean:
1. Ingurune natural eta ingurugiroarekiko zaintza eta errespetua: Material ez kutsakorrak erabili dira seinaletika, euskarri desberdinetan ingurunea zaintzeko aholku eta aginduak zehaztu eta bistaratu dira eta mendia edo ibilbidearen jatorrian inolako interbentziorik ez da egin mendiaren egoerara moldatu garelarik osoki.
2. Herritarrak jomugan: Bertakoekin pentsatuta sortu den baliabidea. Uste dugu bertakook atsegin eta erabiltzen duguna kanpokoek atsegin beharko dutela baldin eta etorriko badira.
3. Hizkuntza eta kultura: Euskararen presentzia bermatu eta lehenetsi da komunikazio eta sustapen euskarrietan, horren adibide produktuaren izena edo marka euskaraz izatea, Izarraizko Bira.
Barne Turismoa
Covid-19aren eraginez aurtengo udari begira barne turismoak indarra hartuko duela diote aurreikuspen guztiek. Iraurgi Berritzen-en turismo estrategian barne turismoa sustatzea izan da beti lan lerroetako bat, eta produktu berri hau horren erakusle argia da. Sinetsita gaude bertako nahiz inuguruko herri, eskualde eta probintzietako jendearen gozagarri aukera bikaina izango dela Izarraizko eremu hau, Izarraizko Bira barne, aurtengo udaran.
Sustapen turistikorako hiru tresna sortu ditugu:
1. Izarraitz mapa turistikoa.
2. Izarraizko Bira informaziorako mapa teknikoa.
3. Ikusentzunezkoa: Izarraizko Bira spot-a.
Difusioa fisikoki nahiz online egingo da. Fisikoki mapa turistikoa nahiz mapa teknikoa Urola Erdiko Turismo Bulegoan, herrietako edota Gipuzkoako turismo bulegoan eta eskualdeko alojamendu desberdinetan egingo da. Spot-a berriz gure sare sozialak @urolaturismo erabiliz egingo da batipat, eta webgunean ere (www.urolaturismo.eus) ikusgai egongo da.
Guzti honen gaineko informazioa:
Urola Erdiko Turismo Bulegoa – Loiolako Santutegia
Tel. 943 151 878
I-loiola@urolaturismo.eus