Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduez gain, diru-laguntza lerro berri honek beste hainbat zerbitzu hartzen ditu barne, hala nola, ile-apaindegiak, dentistas, e.a. Deialdian zehaztuta dago Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen arabera ze establezimendu edo negozio motak egin dezakeen eskaera.
Onuradunak izan daitezkeen establezimenduei jakinarazpena bidali zaie gutun bidez eskaera epe barruan egin dezaten eta horretarako Udalak duen datu-basea erabili da, baina gerta daiteke establezimenduren bat datu basean sartu gabe egotea. Horregatik, gomendagarria da onuraduna izan daitekeela uste dutenek oinarriak eta deialdia kontsultatzea eta edozein zalantza argitzeko 943 85 71 70 telefonora deitzea.
Eskaerak, dagokion dokumentazioa entregatzearekin batera, online egin daitezke (https://azkoitia.eus/udala/tramiteak) edota Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu. Arreta Zerbitzuaren ordutegia 8:00etatik 14:00etara artekoa da.
IKUSI OINARRIAK ETA DEIALDIA
ZUZENKETA
OHARRA: *Hasiera batean eskaera egiteko epea uztailaren 7tik 20ra ezarri zen. Iragarkiko zuzenketa tarteko, epea 22an amaituko da.