Puntako orduetan trafiko handia ibiltzen den gunea da. Horregatik biribilgunea beharrezkoa da oinezko zein gidarien segurtasuna bermatzeko eta gune horrek puntu beltza izateari uzteko.
Berriak
Datorren astean hasiko dira Munategiko biribilgunea eraikitzeko lanak
Datorren astean, hilaren 22an, hasiko dira Munategi parean, Basarteko bidegurutzean biribilgunea eraikitzeko lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari jakinarazitakoaren arabera. Obren iraupena lau hilabetekoa izango da.
Lanek irauten duten bitartean inguruko trafikoan eraginak izango dira unean uneko lanen arabera. Bidegurutzeko ohiko mugimenduren bat debekatu daiteke puntualki baina aldaketak ondo seinaleztatu eta balizatuko dira.
Obren exekuzioaz Excavaciones Peru S.L. enpresa arduratuko da. Lanek 411.268,65 euroko aurrekontua dute.