Alkate eta Iraurgi Berritzenen presidente Javier Zubizarretak eta Deustoko Unibertsitateko harreman instituzionalen eta Donostiako campuseko errektoreorde Jose Antonio Rodriguez Ranzek sinatu dute lankidetza hitzarmena. Bidelagun izan dituzte Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobide eta Turismoko koordinatzaile Jesus Mujika eta Deustoko Unibertsitateko Turismo saileko zuzendari Basagaitz Guereño eta unibertsitateko idazkari Nerea Mujika.
Berriak
Iraurgi Berritzenek eta Deustok lankidetza hitzarmena sinatu dute Turismo graduko prestakuntza dualerako
Gaur goizean Iraurgi Berritzenek eta Deustoko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute Intsausti Jauregian. Akordioaren helburua da erakunde arteko lankidetza garatzea bailaran covid-19ak eragindako errealitate turistikoaren aurrean erantzunak eman ahal izateko. Hitzarmena tarteko, Turismo graduko 4. mailako ikasleek aukera izango dute formazio dualaren baitan proiektu bat egiteko, erakundean formaziorako egonaldiak eginez irailean ekingo zaion ikasturtean.