Bisita doan da baina taldeak mugatuak direnez bizi dugun egoera dela eta, beharrezkoa da aurrez izena ematea ondorengo bideetako bat erabiliz:
Loiolako Turismo Bulegoa: 943 15 18 78 / i-loiola@urolaturismo.eus
Berriak
Bisita gidatua egingo da ostiralean Parrokian
Udalak antolatutako Azkoitia Ezagutuz turismo eskaintzaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 14an, 11:00etan, bisita gidatua egingo da Amabirijinaren Jasokunde Parrokian. Herriko kronista eta turismoko zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du bisita.
Azkoitiko Parrokia XVI. mende hasierakoa da, euskal estilo errenazentistakoa. Ateaurre barroko eta platereskoa, errenazimendu eta barroko estiloko erretaulak edota Cavaille Coll organo erromantikoa ikus daitezke bertan. Aurten, gainera, Parrokiako atzeko atea zaharberritu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako kideek eta bisitako pizgarrietako bat izango da.