Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak, norabidearen arabera, Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dira.
Datorren astean, abuztuaren 17tik 21era bitartean, Aizkibel kalean mozketak egongo dira ibilgailuentzat, errai bat edo biak itxiz. Floreagan babes ofizialeko 16 etxebizitza eta beste 14 etxebizitza sozial eraikiko dira eta obrekin jarraitzeko behar duten garabi-dorrearen muntaketa lanek eragingo dituzte kale-mozketak.
Obra arduradunen arabera, kalea osorik ixtea ezinbestekoa izango da abuztuaren 19an eta 20an, justu egun horietan muntatuko dutelako garabia. Muntatzeko autogarabia behar da eta zatika hainbat ibilgailutan etorriko denez, bi erraiek osatzen duten espazioa libre behar dute. Gainerako egunetan, litekeena bi erraietako bat bakarrik itxi behar izatea.
Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak, norabidearen arabera, Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dira.