Halaber, etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan ahalko dira onuradunak, baldin eta errentamendu-kontratua denek sinatzen badute banan bana. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza unitate independentea dela ulertuko da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta.
Eskatzaileentzat derrigorrezkoa da aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egina izatea.