Berriak
Azkoitia Lagunkoiak asteazkeneko bilerarekin berriro ekingo dio aktibitateari
Azkoitia Lagunkoia taldeak bere ohiko aktibitateari ekingo dio udako oporraldiaren ostean. Bere hileroko bilera asteazken honetarako deitu du. Bilera irailaren 23an izango da, arratsaldeko seietan, Elkargunean (Oteiza aretoan).
Azkoitia Lagunkoiak pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan eta bereziki, pertsona nagusiena. Hainbat esparru lantzen ditu, besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna.
Lan bilerak irekiak dira eta ekarpena egin nahi duen pertsona orok har dezake parte.