Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko gastuei aurre egiteko kostuaren %75a jaso dezake onuradunak, gehienez 200 euro direlarik.
Etxebizitza eraberritzeko obren kostuaren %50eko laguntza emango da, gehineko muga 8.000 euro izanik Alde Zaharrean baldin badago etxea kokatuta eta 4.000 eurokoa beste zonalderen batean baldin badago.
Etxebizitzak eraberritzeko, berriz, laguntza bonoetan egindako obra baimenagatik ordaindutako zerga eta tasaren %50aren parekoa izango da eta gehienez ere 450 eurokoa.
Laguntza eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Herritarren Arreta Bulegoan edota Udalaren webgunearen bitartez, tramiteak sailean sartuta.