Gaur eguerdian, Torrezuri erakusketa aretoan egin dute aitortza ekitaldia. San Jose Egoitzaren izenean, Nekane Sudupek jantzi du txapela Jose Mari Floresen eskutik. Gurutze Gorriaren ordezkari gisa, berriz, Xabier Galdonak hartu du txapela. Diego Garcia zenaren arreba Carmenek entregatu dio oroigarria, Runner Bihotzak Txapela.
Udalaren izenean, babesa erakusteko xedez, bertan izan da Mertxe Zubillaga zinegotzia.
Antolakuntzak aurtengo lasterketan ere itxaropenak jarrita zituen baina ezin izan da aurrera eraman. Alabaina, beti sustatzen dituzten baloreak indarrean jarraitzen dutela erakutsi dute antolatzaileek.
Aurten ez da posible izan lasterketa, baina Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdiak baditu txapeldunak.