Przemysław Kapituła
Przemysław Kapituła Varsovian jaio zen 1965ean. 1990ean, Varsoviako Fryderyk Chopin Musika Akademiako ikasketak bukatu zituen; Józef Serafi n irakaslearen organo-eskoletan parte hartu zuen ikasketa horietan. Piano-eskola pribatuak jaso zituen Kajetan Mochtak irakaslearengandik, eta doktorego-ondoko ikastaroetan parte hartu zuen zenbait irakaslerekin, besteak beste N. Danby, D. Roth, M. Ślechta, Z. Satmary eta G. Bovet irakasleekin. Dr. Jerzy Erdmanekin lankidetzan jardun zuen hainbat urtez.
Artistak 120 kontzertu inguru ematen ditu urtean erregulartasunez, Polonian bertan zein kanpoan (Austria, Argentina, Belgika, Bulgaria, Brasil, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Holanda, Italia, Moldavia, Monako, Norvegia, Portugal, Errumania, Errusia, Eslovakia, Espainia, Suitza eta Uruguai), Europako organo-jaialdi garrantzitsuenetan batez ere. Haren errezitaldiak loriatuak izan dira prentsan (Süddeutsche Zeitung, Musica Sacra, L’Arena, Schwabischezeitung, DNA, La Stampa, Münchner Merkum, Südkurier eta beste hainbat).
Artistak lankidetzak egiten ditu bakarlariekin, koruekin eta orkestrekin. Interes berezia du Feliks Nowowiejski (1877-1976) eta Mieczyslaw Surzyński (1866-1924) organista poloniar ezagunen lanetan. Kapitula izan zen lehen musikaria II. Mundu Gerraren ostean Surzyńskiren Organorako eta Orkestrarako Sol Bemoleko Kontzertua jo zuena. Musikari honek jarraitutasuna eman dio Varsoviako San Juan artxikatedralarekin lotutako musika-ondareari. Gainera, organomusikaren interpretazioari buruzko hitzaldiak ematen ditu Italiako doktorego-ondoko ikastaroan. Artista honek hainbat grabaketa egin ditu irratian eta telebistan. CD bat ere grabatu du.
Przemyslaw Kapitula Varsoviako Artxidiozesiko Musika Eliztarraren Batzordeko kidea da. 1999tik 2001era, Varsoviako Wola barrutiko Kultura Batzordeko kidea izan zen. CDan grabatu ditu Feliks Nowowiejskiren eta Mieczyslaw Surzyńskiren konposizio guztiak.