Berriak
Azpeitiko eta Bergarako Musika Eskoletako ikasleek itxiko dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXI. Zikloa
Azpeitiko eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleek itxiko dute larunbat honetan, hilaren 24an, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXI. Zikloa. Aurtengo edizioaren baitan eskaini den egitarauko laugarren eta azken kontzertua izango da. Hitzordua 20:00etan izango da Parrokian eta sarrera, ohi bezala, doan izango da.
Organoan izango dira Arantxa Sagarzazu, Anaitz Lizartza, Elena Agirre, Itsaso Alberdi eta Leo Joaristi. Bach, Franck, Saint-Saens, Boellman eta Messiaen konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.