Diruz lagundu ahal izango dira ondorengo puntuei loturiko inbertsioak:
- Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
- Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
- Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
- BEP (babes ekipo pertsonalak).
- Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
- Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
Diru-laguntzen zenbatekoa kostu hautagarrien %70 artekoa izan ahalko da eta onuradun bakoitzeko diru-laguntza muga 3.000,00 €koa.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 11n amaituko da.
Alokairua ordaintzeko laguntzak establezimendu berrientzat
Udalak 2016an jarri zuen martxan laguntza-ildo bat Alde Zaharrean irekitako establezimendu berriei alokairua ordaintzen laguntzeko. Orain ordenantza aldatu da eta diru-laguntzak herri osora zabaldu dira. Alegia, kokalekua aparte utzita, denda berriek edo eskuz aldatu direnek eskura ditzakete laguntzak. Herrixen Merkataritza Elkartearen eskaera zen eta irizpideak aldatu egin dira, erantzuteko xedez.
Onuradunek bi urtetan jasoko dituzte laguntzak. Alokairuaren kostuaren %50 estaltzen du diru-laguntzak, betiere, 250 euro gehienez hileko. Aurten, 2019. eta 2020. urtean ireki diren establezimenduentzat eskatu daiteke laguntza hau.
Eskaera epea abenduaren 1ean amaituko da.
Interesa duten pertsonek informazioa eskuragarri dute www.azkoitia.eus atariko “Dirulaguntzak” atalean edo 943 85 71 70 telefonoan.