Bonu bakoitza 40 eurotan erosi daiteke eta 60 euroko balio du.
10 euroko txartel bakoitza kolorearen arabera sektore batean edo bestean trukatu daiteke. Hori horrela egin da kontsumoa sektore bakar edo gutxi batzuetan kontzentratzeko arriskua saiheste aldera eta bonuak ahalik eta salgoki gehienetara iristeko.
Bonuak merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan eta beste hainbat zerbitzutan erabili daitezke. Horretarako azken eguna urtarrilak 5 izango da.