“U30 Aldaketaldia”
Halaber, Udalak bere esker ona azaldu nahi izan dio Urola Bizirik natur taldeari pasa den larunbatean San Juan auzuneko errekaren garbiketa egiteagatik eta ingurumenarekiko kontzientziazio lanean urrats bat gehiago emateagatik. Taldeak, hainbat herritarrekin batera, jasotako hondakinak gaur erretiratu ditu brigadak.
Udalak ingurumenarekiko errespetua eskatu du. “Joka dezagun zentzuz. Zikintzen ez denak ez du garbitzen lanik. Eutsi diezaiegun ibaiari eta errekei garbi, guztion onerako”, dio Arrizabalagak.
Brigadak bildutako hondakinen irudi batzuk: