Oraingo hau bigarren deialdia da, aurrekoan ez baitzen partida osoa agortu. 34.149 eurotatik 15.550,28 euro jaso zituzten 22 establezimenduk. Bideratutako dirua agortu ez zenez, orain berriro egin da deialdia geratzen den dirulaguntza banatzeko, 18.558,72 euro, hain zuzen.
Dirulaguntza hauek eska daitezke Covid-19ak eragindako inbertsioekin loturiko gastuengatik:
• Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
• Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
• Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
• BEP (babes ekipo pertsonalak).
• Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
• Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
Establezimendu onuradunek gastuaren %70era arteko laguntza jaso ahalko dute, betiere gehienez 3.000, 00 euro. Eskaera egiteko inbertsio minimoa 100 eurokoa da.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerek zuzeneko lotura izan beharko dute Covid-19ari aurre egi te ko neurriekin.