Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Azkoitia Lagunkoiak ere zaintza lanak aintzat hartzea, agerian jartzea eta erantzunkidetasunaren alde lan egitea eskatu du.
Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzaileak atzo egin zuen bere hileroko bilera eta berdintasunaren alde keinu bat egin nahi izan zuen eredu erantzunkideago bat eskatuz.
Berriak
Azkoitia Lagunkoiak erantzunkidetasuna eskatu du, Emakunderen kanpainarekin bat eginda
Azkoitia Lagunkoiak bat egin du “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna” lelopean, Emakundek zabaldutako kanpainarekin. Helburua da zaintza-lanak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean lanak banatzearen beharra azpimarratzea. Horrela, ordaindutako eta ordaindu gabeak diren zaintza lanen banaketa justuago bat aldarrikatu nahi da.