Besteak beste, aukeratutako egitarauaren baitan interpretatuko dituzten abestien artean daude “Bateran”, “Zortziko”, “Agurra”, “Oi Pello Pello” edo “Tutuezpata”.
Euskal tradizioko musika, organoarekin eta txalapartarekin. Horixe da proposamena.
“Hatsaz eta hotsez” kontzertuak irekiko du igandean, maiatzaren 2an, 29. Udaberriko Musikaldia. Hitzordua Parrokian izango da, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Kontzertuaz gozatzeko interesa duenak bertara agertzea besterik ez du.
Musikari ezagunak biltzen ditu proiektuak. Kalakan taldearen sortzaile Thierry Biscary abeslaria, Parisko San Eustakio elizako organista titularra den Thomas Ospital eta Oreka TX, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarterekin.