Protagonisten aburuz, txistuak eta pianoak izan duten bilakaera islatu nahi dute nolabait. “Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historia luze eta ederrean iristen da une bat tradizioa, dantza eta folkloreak alde batera utzi gabe, ganbara musika egiteko asmoa”. Asmo horri erantzuten dio kontzertuak. Diotenez, seguruenik ganbara musika egiteko orduan txistuak bidaide izan zuen lehen instrumentua pianoa izango zen. Horregatik, txistu eta pianorako idatzi izan diren hainbat obra eskainiko dituzte. Bertako musikarienak eta kanpokoenak. Esaterako, Naji Hakimen Txistu eta Orkestrarako Kontzertua, David Rivasen Recuerdos del Ayer edo Eduardo Morenoren Txistu eta Pianorako Rapsodia.
Berriak
“Metamorfosia”, txistu eta piano kontzertua Garikoitz Mendizabalen eta German Ormazabalen eskutik
29. Udaberriko Musikaldiaren baitan, bigarren kontzertua eskainiko da igandean, maiatzaren 9an. Hitzordua Parrokian izango da 18:30ean. Sarrera irekia eta doakoa da. Igandeko kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal piano-jotzaileak emango dute. Kontzertuak diskoaren izena hartu du: “Metamorfosia”.